Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Uraren kudeaketa

Uraren, saneamenduren eta euri uren kudeaketa Euskal Elkargoaren eskumenekoa da.

Alor horiei buruz argibide gehiagoren ukaiteko Euskal Elkargoaren ur zerbitzuarekin jar zaitez harremanetan:

Helbidea: Labiri, Ahotzeko bidea – 64240 HAZPARNE
Telefono zenbakia: 05.59.29.17.72
Email: regie-eau-secteur4@communauté-paysbasque.fr 

Saneamendu kolektiboa

Ur zikinak (komunetako ura, sukaldekoa, bainugelakoa, garbigailuarena…) biltzen dira eta araztegira igortzen han tratatzeko. Araztegian ur zikinak deskutsatzen dira ura garbia itzultzeko bere ingurumen naturalera.

Hazparneko herriak 3 araztegi baditu eta hauek urtean 351 000 m3 ur tratatzen dituzte 38 870 km-ko sarerako.

Minhotzeko araztegia

Araztegi horretan bilduak dira plazako ur zikinak eta mugan diren lotizamenduetakoak Hazketako arteko urtegitik iragan ondoan.

Orotara 32.642 km-ko sareak ur zikinak araztegira eramaten ditu; edukiera 8 000-koa da biztanleko.

Pilota Plazako araztegia

3.077 km-ko sareak auzoaldeko ur zikinak biltzen ditu eta biztanleko 400-ko edukiera duen araztegira igortzen.

Urkoiko araztegia

2007an eraiki zen, eta urte hartako apirilaz geroztik dabil; edukiera 350-koa du biztanleko. 3,151 km-ko sareak ur zikinak eramaten ditu araztegira.

Harremanak abonatuekin

Ur zikinak biltzeko eta garbitzeko ur zerbitzuak egin gastu guziak orekan ezarriak dira erabiltzaileek ordaintzen duten zerga baten bidez kontsumitu ur bolumenaren arabera; oinarrizko zenbatekoa (parte finkoa eta partea m3-aren arabera) Herriko Kontseiluaren deliberamenduz finkatua da. Isurbide sareari lotua bazara, zerga hori agertzen da zure ur fakturan. Beste saneamendu lotura bat behar baldin baduzu edo zure lotura kontrolatu nahi baldin baduzu (instalazio berria edo jadanik baduzun instalazioa), “obra galdea” fitxa bete dezakezu: webgunean inprima eta ur zerbit

Saneamendu ez-kolektiboa

Zer ote da saneamendu ez-kolektiboa? Ur zikinak biltzen, aitzin tratatzen, garbitzen, infiltratzen eta botatzen dituen etxeko saneamendu sistema oro da, saneamendu sare publikoari lotua ez dena. Hazparneko lurraldean 1 300 bat saneamendu autonomo bada.

1992ko urtarrilaren 3ko legearen arabera, Hazparneko herriak SPANC (Saneamendu Ez-Kolektiboko Zerbitzu Publikoa) plantan ezarri du.

Harremanak erabiltzaileekin

Eraikitze baimen galde baten karietara edo jadanik dagoen eraikin baten antolatzeko edo etxe baten berritzeko galdearen karietara, galdatzaileak SPANCari behar dio aholkua galdatu ezartzekoa duen saneamendu sistema autonomoari buruz. Horretarako, bakarkako saneamendu sistema bat instalatzeko galdea bete behar du (inprimakia ur zerbitzuan atzemanen du edo “desmartxa administratiboak” sailean), eta SPANCari emanen dio honek bere iritzia eman dezan.

SPANCek bere iritzia eman ondoan, zerbitzuari jakinaraziko beharko zaio saneamendu obrak hasi aitzin, hauek behar bezala eginak direla kontrolatzeko: arauen araberakotasunaren agiria horren arabera emanen da.

SPANCak, indarrean den legearen arabera kontrolatzen ditu dauden instalazioak diagnostikoaren karietara, baita ere salmenta baten karietara, erabiltzaileak hala galdaturik.

Partager