Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Hondakinen bilketa Euskal Elkargoaren zerbitzua da

Argibide gehiagoren ukaiteko:

Telefono zenbakia: 05.59.57.11.80
Email : dechets.barnekalde@communaute-paysbasque.fr

Hondakinen bilketa Hazparneko plazan

Gure herri barneko bizi ingurumena eta garbitasuna hobetzeko, hondakinen bilketa-sistema aldatu da. Karrikako hazpandarrek beren hondakinak bilketa gune berrietan behar dituzte bota, Hazparneko auzoalde guzietan jadanik egiten zen gisara.

Herri barneko zortzi bilketa guneetan aireko edukiontziak badira eguneroko hondakinen botatzeko (etxe-hondakinak / estalki birziklagarriak eta papera / berinakiak).

Hondakin handiak (kartoiak barne) eta hondakin toxikoak hondakindegira eraman behar dira. Zikinak lurrean uztea (edukiontzien ondoan bada ere) eta hondakinak erretzea zorrozki debekatua da, eta isunaz zigortua izan daiteke.

Entsegu aldi baten ondotik, eta beharrez zenbait egokitzeren ondotik, lurpeko muntadurak plantan ezarriko dira behin betiko.

Partager

Egunkari