• 1

EDATEKO ON DEN UR
Kondagailuen babesa
Instalazioeri kasu emaitea harpidedunaren ardurapean da, besteak beste neguan kondagailua hormaren kontra babestuz. Hortako sintesiazko materia batzuen, adibidez polistirenoa edo poliuretanoa, erabiltzea gomendatua da. Ez erabil bustitzen ahal diren materiak, hala nola beira-artilea, kaseta, oihala edo lastoa.

Uraren Zerbitzuak beti kondagailua so egin dezan posible izan behar da. Kondagailuen ziloaren estaliaren gainean ez da landarerik izan behar eta horma-ziloaren barnekaldea arras garbia atxiki behar da (ur-hodirat eta kondagailurat errexki hurbiltzea posible izan behar da edozoin interbentzioren egiteko).

Ur gutiago xahutu

Uraren babesteko indarrak egin ditzagun beste gisa batez erabiliz :
- Posible delarik uraren mozteko usaia hartzazue (hortzen garbitzeko denboran edo dutxa baten erdian). 
- Bainu baten ordez dutxa bat hartzazue. Hain zuzen, bainu batek dutxa batek baino 3tik 5 arte aldiz gehiago kontsumitzen du.
- Tenperatura aginte bakarreko dutxulu baten erabiltzeak lehen doikuntza baten ondotik tenperatura berdin baten atxikitzea ahalbidetzen du. Dutxulua idekitzen den aldi bakotx, ura segidan tenperatura onean duzue, dutxaren tenperaturaren doitzeko denboraren eta uraren xahutzea saihestuz.
- Ikuzgailu bat ordezkatu behar baduzue, ur guti kontsumitzen duen modelo bat hauta. Xuriketen egiteko, ur gutien xahutzen duen programa hauta, bereziki arropak ez badira biziki zikinak. Horrez gain, baxeren garbitzekoa betea delarik erabiltzazue.
- Komunetan, zuen kontsumoa beheititzen ahal duzue emari aldakorra duen ur-igortzeko bat emanez (« botoin bikoitzeko » ur-igortzekoa 3L/6L).
- Isurketak xerkatu : Xortak galtzen dituen dutxulu batek urtero 35m3 ur xahutzen ditu. Oreneko 40L galtzen dituen komoitate batek deusentzat urtero 350m3 ur gastatzen ditu.

SANOKETA KOLEKTIBOA
Etzazuela zernahi bota
- tanpoinak, oihal higienikoak, xatarrak, preserbatiboak, kotoin ziriak…Ez komoitateetan bota bainan zikinuntzirat.
- Ur zikinetan ez sekulan olioa, trementina, azidoa, solbanteak, tindua, zianuroa eta sulfuroak bezalako produktu kimikorik bota.
- Eurien urak ez dira sekulan ur zikinen sarean bota behar, araztegiaren funtzionamendua trabatzen baitute.
- Uraren lotunearen egiteko kutxaren eta etxearen (barnea ere) arteko loturak, horien garbitzea egin behar duten jabearen ardurapean dira.

SANOKETA EZ KOLEKTIBOA
- Tratamendu terrailaren eremua ez da mundrunez edo betoinez estalia izan behar.
- Terrailaren gainean ez da autoz iragan edo aparkatu behar, ez eta ere karga pizurik pausatu behar.
- Zuhaitz eta zuhaixkak obratik bederen 3 metrotan landatu.
- Sanoketako obrak erregularki kontrolatu.
- Ur guziendako hobi septikoa izari onekoa baldin bada, edozoin motatako desinfektatzeko produktu guziek eta sendagaien erabilpenak ez dute bere funtzionamendu ona trabatu behar.

Zuen erabilgailuak nola garbitu

 

Tresna

Garbiketaren maiztasuna

Nolako garbiketa







AINTZIN-TRATAMENDUA

Grasen untzia

6 hilabetetik urte 1 arte

- azaleko gizen ogiak ken
- Obra ur gardenarekin garbi

Ur guzien hobia edo hobi septikoa

Bederen 4 urte guziz (hobiaren erabilpenaren arabera aldakorra)

- Hustea

Aintzin-filtroa

Bederen urtean aldi batez

- hobian integratu aintzin-filtroentzat : puzzolana duen zarea ken (2. erregistroan) eta harriak ur gardenarekin garbi, gero zarea berriz hobian eman 
- Hobiaren ondotik dauden aintzin-filtroentzat : harriak obratik jalgi eta gisa berean ikuz.

TRATAMENDUA

Banaketa-erregistrora (terrailaren sartzean)

Urtean aldi batez bederen

- Zolan pausatu materiak ken
- Erregistroaren gainean ur gardena pasatu

Bilketa-erregistroa (terraila drenatuaren bukaeran)

Erregularki

- Gardena izan behar duten uren isurketa ona egiaztatu.

Bukaerako erregistroa (drenatua ez den terrailaren bukaeran)

Erregularki

- Uren infiltrazio egokia egiaztatu : idorra izan behar da.

Dispositibo baimenduak

Erabilpen gida irakurri

Erabilpen gida irakurri

BOTATZEA

terraila drenatuen botatzeko sistema

Erregularki

- Botatze hodia ez dela tapatua egiaztatu (hostoekin, adarrekin)

 

Ponpa altsagarriak

(erabilgailu batzuetan)

Erregularki

- Untsa funtzionatzen duela egiaztatu (eskuzko abiarazte batez) gainezka egiteko arriskuen saihesteko
- flotagailua ez dela kokatua segurtatu eta erregularki garbitu


Zure erabilgailuan gerta daitezkeen arazoak

Arazoak

Arrazoin posibleak

Usainak bizilekuan

- Etxeko horniduretan sifoin eskasa
- Sifoinetako uraren lurrunketa
- Lehen edota bigarren mailako aireztapen eskasa

Usainak aintzin-tratamenduaren mailan

- Aireztapenaren hodia 100 mm baino laburragoa
- Aireztapen hodia tapatua edo hobia baino gorago kokatua
- Aireztapenaren ziloa ez da teilatuaren gainean bukatzen
- Erauzgailua eskas edo desegokia
- Lehen mailako aireztapenik ez (Komoitateen isurketa hodian)
- Bigarren mailako aireztapenaren kokapen edo eraikuntza txarra 
- Loturek edo erregistro-tapak ura pasatzerat uzten dute
- Ez huste aski eginik

Hobiaren betoinaren korrosioa

- Bigarren aireztapena eskas edo hobiaren jalgitzean dagoen bigarren aireztapenaren eraikuntza txarra

Aintzin-filtroa tapatua

- Ez aski garbiketarik 
- Gaizki funtzionatzea edo aintzin-tratamenduaren garbiketa txarra
- Aintzin-tratamenduaren obra ttipiegiak

Ur zikinen bilketa hodiaren tapatzea

- Gorputz arrotz batek edo gizen pausatze batek trabatzea
- Toki ez aski patartsua edo hodiak kontrako patar batean
- Hodi ttipiegiak

Gizenaren kentzeko untziaren trabatzea

- Ez huste aski eginik
- Obra ttipiegiak

Tratamenduaren sistemako banaketa erregistroan materia batzuen pausatzea

- Ez huste aski eginik
- Ur guziendako hobia ttipiegia
- Euriaren sarean ur zikinen sarearekin lotua
- Aintzin-filtroaren garbiketa txarra

Bukaerako erregitroaren trabatzea

- Tratamendu sistema trabatua

 

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera zibila bakarrik eta hitz ordua hartuz)

FAMILIENDAKO SARBIDEA

 Konexioa

Ce site utilise des cookies. En continuant à naviguer, vous nous autorisez à déposer un cookie à des fins de mesure d'audience.