• 1

2018ko maiatzaren 30ean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta lurraldeko hamar herriartekoek La Fibre64 Sindikatu Misto Irekia sortu zuten.
La Fibre64 sindikatuaren egitekoa da Biziki Banda Zabaleko Internet eramatea Pirinio Atlantikoetako herri guzietara.
Beraz, 2023an, lurraldeko etxe, zerbitzu publiko eta enpresa bakoitza osoki zuntz optikoari lotua izanen da.
La Fibre64 sindikatuak antolaketa numerikoaren eskumena badu.
Karia horretara, bermatzen du komunikazio elektronikoen sareen eraikitzeko obralaritza.
Gainera, parte hartzen du bai partikularrei bai sektore ekonomikoari eskaini erabilpen eta zerbitzu numerikoen garapenean.
Partikularrengana eta enpresetara heltzen den sarearen parte kapilarra, eta Internet Zerbitzu Hornitzaileek eginen duten sarearen ustiapena eta merkaturatzea azpiegitura operadore baten gomendio utzi ditugu Zerbitzu Publiko Ordezkaritza baten karietara.
Inkesta publiko baten ondotik, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak Zerbitzu Publiko Ordezkaritza esleitu dio THD 64i; hau, SFR FTTHren adarra da (lehengo SFR Collectivités) eta La Fibre64k du kontrolatzen.
Kontzesioa indarrean sartu da 2019ko urtarrilaren 1ean, 25 urteko.
Beraz, THD 64k bere gain du:
• Sarearen eraikitzea,
• Herri bakoitzera heltzeko sarearen eraikitzea,
• Merkaturatzea,
• Sarearen ustiapena.
Zuntz optikoaren hedatzeko plangintza: ikus sarearen eraikitzeko aurreikusi den plangintzaren mapa.

Obrak zuzenean
Zure galderen erantzunak :
- Aitzinikuspen mapa
- Eraikuntzaren urratsak
- Hautagarritasun zerbitzaria

La Fibre64k nahi izan ditu lehentasunez tratatu Internet ukaiteko baldintza txarrenak dituzten eskualdeak. Bizkitartean, gune horien mugak adierazgarri gisa baizik ez dira, eta aldatuak izan daitezke egokitasunen eta obren gorabeheren arabera.
Mapa hori zorroztuko da obrak iragaten diren arau.
Hazparnen obrak 2019 eta 2022 artean eginen dira.
- Ipar-Mendebaldean: 2019an
- Ekialdean: 2020an
- Hegoaldean: 2021ean (zure auzoa barne)
- Zentroan, Iparrean eta Hego-Mendebalde muturrean: 2022an
Herritarrak erregularki jakinean atxikiko dira obren aitzinamenduaz Herriko Etxearen webgunean.
Obren hein horretan ezin da zehatzago erran hedatzea nola planifikatuko den.

A- A A+

Harremanak

Hazparneko Herriko Etxea
5 Jean Lissar karrika
50025 P.K.
64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 60 22
Faxa 05 59 29 13 45
web helbidea :
accueilgeneral@ville-hasparren.fr

Ordutegia
Astelehenetik Ortziralerat 9:00etatik 12:30 arte eta 14:00etatik 17:30 arte.
Larunbat goizetan 9 :00tik 12 :00 arte (Egoera zibila bakarrik)

FAMILIENDAKO SARBIDEA

 Konexioa

Ce site utilise des cookies. En continuant à naviguer, vous nous autorisez à déposer un cookie à des fins de mesure d'audience.