Liburuaren lehen azoka iraganen da mediatekan, azaroaren 20an, larunbatean, 10:00etatik 18:00etara.

Des auteurs et des livres kolektiboak gomitaturik, tokiko 12 idazle izanen dira. Eguna bururatzeko, animazioak antolatuko dira (hobe tokiak erreserbatzea: 05.59.70.16.83)

  • 11:00etan: (6-11 urte artekoak) Alegietako izakiei buruzko lehiaketak eta marrazkiak.
  • 14:00etan: (7 urtez goitikoak) Orri marken eta Eguberriko karten egitea
  • 16:00etan: (5-6 urte artekoak) Ipuinen irakurraldia

Partager