Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten proiektu deialdi urraspide berri bat abian jarri dute: IDEIAK2022.

Helburua: loturak sortzea Gipuzkoako eta Pirinio Atlantikoetako biztanleen artean.

Orain arte mugaz bi aldeetako herritarrek 42 proiektu aurkeztu dituzte.

Urraspide horren bigarren fasea, hots, herritarren bozkatzea, 2022ko maiatzaren 21etik ekainaren 17ra iraganen da.Pirinio Atlantikoetan bizi den 11 urtez goitiko pertsona orok bozka dezake gehienik gustuko dituen HIRU proiektuen alde, lotura honetan klik eginez: Ideiak 2022

Proiektu eramaile bakoitzak bere sustapen kanpaina eginen du bere proiektuaren ezagutarazteko eta ahal bezainbat boz irabazteko! Zaude haien komunikazioaren barrandan!

 


_______________________________
Partager