Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Declics Elikadura erronka, zer da ?

Une femme souriante sent deux tomates et tient un sac à légume réutilisable
 

6 astez desafio batekin asteka, zure aurrekondua emendatu gabe, lekuko eta sasoineko elikadura sano baten ukaiteko ohidura onak aplikatzen dituzu !

 

Nola ?

  • Aste guziz, animazio talde dinamiko batek laguntzen zaitu, bere kontseilu hoberenak emaiten dizkizu desafioen gainditzeko eta erronkaren irabazteko ;
  • Urratsez urrats zure usaien bilakaera eta zure emaitzen aitzinatzea segitzen dituzu « Déclics » plataforman ;
  • Informazio gutunak eskuratzen dituzu eta sarean diren baliabideak esku dituzu ;
  • Tailerra, trukaketa eta deskubritze denboraldietan parte hartzen duzu ;
  • Erronka, taldean bizi duzu: trukaketa, sustengua eta motibazioa ! Talde hoberenak saristatuak dira.

Ingurumenerako Iniziatiba Zentro Iraunkorrak, Euskal Hirigune Elkargoaren sustenguarekin erronka animatzen du.

 

Norendako ?

Hiriguneko 158 herrietako biztanle guziei idekirik da, bakarrik edo taldean (familian, lagunekin, auzoekin, lankideekin, bizi lagunekin…).

Baldintza teknikoak: ordenagailua, internet konexioa eta helbide elektronikoa ukan.

 

Noiz ?

2024ko apirilaren 29tik ekainaren 24ra larunbatez

Izen emaiteko azken epea: 2024eko apirilaren 29a

 

Informazio gehiagorentzat eta izena emaiteko:

Laurence Goyeneche (CPIE Pays Basque) : defifamilles.paysbasque@cpiepaysbasque.fr –  05.59.37.47.20

Laurence Elicetche (CPIE littoral basque) : lelicetche@hendaye.com07.66.03.46.47 

 

Partager

Egunkari