Klimarentzat, jestu ona egizu, Declics energia-ura erronkan parte hartuz !
2022ko abendutik 2023eko apirilara, Ipar Euskal Herriko CPIE elkarteek, Euskal Hirigune Elkargoko laguntzari esker, antolatzen dute Declics energia – ura erronkaren 7. edizioa.
DESAFIOA
Ura eta energia kontsumoak % 8az apaltzea, erosotasunik galdu gabe, eko-jestu sinpleekin. Ingurumenaren zaintzen parte hartzeko manera ezin hobea, familiarekin eta etxetik ! Eta zuen fakturen prezioa apaltzeko!
NOLA PASATZEN DA ?
Taldeka eta animatzaileekin, zure egunerokotasuna aztertuko duzu (argiztapena, berotzea, tresnen kudeatzea, uraren erabilpena, eta abar) eta emeki emeki erronkarentzat finkatu helburuen lortzeko usaia berriak plantan jarriko dituzu. Zure laguntzeko tailer, bisita eta topaketak proposatuak izanen zaizkizu.
SARIA ZER DA ?
– Desafio hastapenean, lehen 60bat familia ura eta energia kontsumoak apatzeko Kit bat ukanen dure urririk.
– Desafio bukaeran, bi sari izanen dira: energia ekonomia hoberenaren saria, uraren ekonomia hoberenaren saria
NORK PARTE HAR DEZAKE ?
Erronka urririk da eta Ipar Euskal Herriko biztanle guziei idekia da, izan bakarrik, bikotean, haurrekin edo gabe, alokatzaile edo jabe.
Haatik, baldintza teknikoak badira :
Ordenagailu bat, Internet konexio bat eta helbide elektroniko bat ukan edo sarbidea izan ;
2021ko eta 2022ko ur eta elektrizitate fakturak zure esku izan ;
Energia ekonomiak faltsutzen ahal lituzkeen obra handirik ez eginik izan (isolazioa, baloi termodinamiko baten instalakuntza, etab.) ez eta ere 2021an edo 2022an etxe aldaketarik eginik izan.
NOIZ ?
2022ko abenduaren 1etik 2023ko apirilaren 1era
⇒Informazio gehiago ukaiteko edota izena emaiteko, animatzaileekin
kontaktuan sartu:
Laurence Goyeneche (CPIE Pays Basque)
defifamilles.paysbasque@cpiepaysbasque.fr // 05-59-37-47-20
Laurence Elicetche (CPIE littoral basque)
lelicetche@hendaye.com // 07-66-03-46-47