Jean-Philippe MERCÉ-k aurkeztua
Haritz Barne zineman
ARTEAREN ESKALA #1 :
Neurrigabekeriaren obrak.
Deneri idekia
Plus d’informations :
Iraganeko obra franko alimalekoak dira, komanditarioen handitasun eta botere nahikunde megalomaniakoen adierazle.
Jainkoaz hurbiltzeko, berdin harekin norgehiagoka aritzeko xedearen bidez, hilkor soila den gizakiak bere existentziaren herexa utzi nahi du, eta bere oroimena eraiki. Historiaren parte izan. Hemen neurrigabetasuna monumentuaren alde ari da: oroimenean gelditzeko.
Gure garaian ere biziki neurri handiko obra anitz bada –batzuen iduriko, gehiegi–, obra erraldoiak, ikaragarriak. Alimaleko obra horien funtzioa ez da beti oroimenean gelditzea, artistek handitasuna erabiltzen dute ikuslea bere herritartasunean inplikatzeko ere, inguruneaz duen ikusmoldea galdekatzeko, edo haren durduzatzeko bere gorputzari buruzko pertzepzio sentikor eta ezohikoaren bidez.