• ongietorri
  • Urri Arrosa – Bularreko minbiziaren prebentzioa
Urri Arrosa – Bularreko minbiziaren prebentzioa

Bularreko minbiziaren prebentzioari dedikatua den hilabete honetan, Euskal Kostaldeko Ospitale-Zentroak eta Hazparneko herriak elkarrekin sentsibilizazio erakusmahai bat proposatuko dute merkatu denboran, urriaren 16an, larunbatean, 9:00etatik 12:30era. 

Artatzaile batzuk hor izanen dira argibideak emateko eta galderei ihardesteko. Bustoak ere ukanen dituzte norberak bularren automiaketa egiten ikasteko, anomalia bat aurkitzeko eta bizia salbatzeko. 

 Urriaren 15ean, ostiralean, 20:30ean, zine-eztabaida: De plus belle filma Haritz Barne zinema gelan.

Partager