Hasparren, Hazparne, Pays Basque

eskolara, bestela noa !

Eskolen Arteko Mugikortasun Desafioa: Zatoz eskolara autoz bestela!

Zergatik parte hartu?

Desafio horretan parte hartzea ingurumen sanoaren eta elkartasun gehiago duen komunitatearen alde egitea da.

Autoa gutiago erabiliz gero:
-CO2 igorpenak murriztuko dira
-Auto-lerro gutiago izanen da
-Airearen kalitatea hobeagoa izanen da
-Garraiobide alternatiboak ezagutuko dira
Bizimolde aktiboa eta iraunkorra sustatuko da

Nola altxa desafioa?

1.Hauta zure garraiobidea: bizikleta, ibilketa, trotineta, garraio publikoak, autokidetza, etab.
2.Antola zaitez: zure bidea aitzinetik antola ezazu; bide-kideak atzeman itzazu lagun edo auzoen artean.
3.Zure esperientzia parteka ezazu: hartu argazkiak, konta zure bidaia eta parteka sare sozialetan hashtag honekin # HEMD (HazparnekoEskolenMugikortasunDesafioa).

Josta Leku aisialdi zentroak lagunduko zaitu desafioa altxatzen:
desafio denboran bizibusa eta oinbusa egitea proposatuko dute goizetan. 

Nola iraganen da?

Aisialdi zentroak data batzuk finkatu ditu Bizibus eta Oinbus ateraldiak egiteko eskolen arabera.

• Ezkia ikastolarentzat ekainaren 3an eta 10ean, asteartearekin.
• Santa Terexa eskolarentzat ekainaren 5ean eta 12an, ostegunarekin.
• Jean Verdun eskolarentzat ekainaren 6an eta 13an, ostiralarekin

Eskola bakoitzak hiru ibilbide desberdin ukanen ditu:
• Ibilbide urdina eta ibilbide berdea, biak Bizibuserako (bidaia bizikletaz, arduradunekin),
• Ibilbide arrosa, Oinbuserako (bidaia oinez, taldean).

Ibilbideei, geldialdiei eta tenoreei buruzko argibideak dokumentu bukaeran atzemanen dituzu eskema moldean, errazkiago ulertzeko gisan.

Les trajets accompagnés sont organisés sur des dates spécifiques, selon l’établissement scolaire :

  • Ikastola Ezkia : mardis 3 et 10 juin

  • École Sainte-Thérèse : jeudis 5 et 12 juin

  • École Jean Verdun : vendredis 6 et 13 juin

Chaque école propose trois trajets encadrés :

  • Deux itinéraires (bleu et vert) en Vélibus (trajet à vélo encadré),

  • Un itinéraire (rose) en Pédibus (trajet à pied en groupe).

Aginduak

Bidaiak ongi iragan daitezen zenbait agindu inportante errespetatu behar dira:
Nahitaezkoa da kaskoa buruan izatea bizikletaz ibiliko diren haur guzientzat.
Erabiliko diren bizikletak funtzionamendu-egoera onean izan behar dira. Otoi, arrastak, errotak eta katea kontrola partitu aitzin.
Funtsezkoa da tenorez izatea: hemengo mapan jakinarazi tenorean partituko gara, berantiarren beha egon gabe.

Animatzaileak izanen dira hitzordu toki bakoitzean bidaia zaintzeko eta haurren segurtasuna bermatzeko (argazkiak mapan).

Partitzeko geldilekuan legezko arduraduna nahitaez han izan behar da haurra animatzaileekin uzteko.

Busen erabiltzeko baldintzak eta erreserba:

Antolatu bidaietan parte hartzeko nahitaezkoa da erreserbatzea. Horretarako galdeketa bat bete behar da linean, eskola bakoitzarentzat balio duen lotura baten edo QR kode berezi baten bidez:

 

mugikortasun eztiaren desafioa altxatzeko prest?

Argibide gehiagoren ukaiteko, Josta Leku aisialdi zentroarekin harremanetan sar zaitezke:
06 24 84 46 03
guichet-unique@ville-hasparren.fr

⇒Téléchargez le livret de l’opération : Challenge mobilité 2025 livret

 

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak