Historia batzordearen aurkezpena
Historia Batzordearen webgunean sar saitez
Argibideak
Jean Pinatel auzapezak bultzaturik, Hazparneko Historia Batzordea 1987an sortu zen.
Pierre Ipuyk Emilie Duhour, Jimmy Etcheberry, Marie-Louise Engelhard-Grosjean, Claude Magnin eta Maite Tachoires bildu zituen Hazparneko Historia Batzordea osatzeko. Emilie Duhour eta Claude Magnin laster hil baitziren, Alexis Bordato taldean sartu zen.
Hastapenetik Hazparneko Historia Batzordea jarraituki ari da lanean bi ardatzen inguruan:
- Jatorritik 1940. urte arteko Herriko artxiboak zerrendatzea, sailkatzea, zaharberritzea;
- Hazparneren iraganari buruz ikerketa lanak abiatzea gai baten baino gehiagoren inguruan: etxe zaharrak, pilotalekuak, irakaskuntza pribatua eta publikoa, elektrifikazioa, herriko administrazioa, merkatuak…
- Batzordeak bi lan argitaratu ditu bereziki hazpandarrei zabaltzeko: Hasparren à l’époque de la révolution, Marie-Louise Engelhard-Grosjean batzordekideak argitaratua 1990ean, Société des Sciences, lettres et Arts de Bayonne erakundearen Revue d’Histoire de Bayonne, du Pays basque et du Bas-Adour aldizkarian. Eta Regards sur Hasparren (1997).
2009tik goiti, Hazparneko Historia Batzordea osoki berritu zen eta lehenbiziko kideen lana segitu zuten Armand Bidart, Jean Arotcarena, Marie-Jo Delcoigne, Beñat Çuburu, Marie-Jo Vigié eta Mayou Haristoy kideek. Beti ere transmititzeko xedearekin, bi liburu argitaratu dituzte:
- Hasparren, Patrimoine et Personnages (2012);
- Hasparren sous l’occupation allemande (2017).
Bestalde, Jean Arotçarenak sortu eta osatu webgunea ere bada, eta Historia Batzordeak idatzi artikulu franko irakur daitezke hartan. Guy Ascaratek armarriei buruz egin lan berezia ere ezarri da webgunean. Webgune horretako orrialdeak diren bezala sartu dira Hazparneko Herriko Etxearen webgunean. Emeki-emeki orrialde horien aurkezpena eguneratuko da, eta osoki euskaraz eta frantsesez ezarriko.
Egungo Historia Batzordea Armand Bidart, Beñat Çuburu, Marie-Jo Vigié, Xavier Larre, Marie-Françoise Durruty eta Txomin Heguyk osatzen dute. Badu urte bat batzordeak funtsezko ikerketa bat abiatu duela Hazparneko zapatagintzaren historiari buruz (ikus ikerketa horren helburuak).
Batzordearen ikerketa ardatzak
Ikerketaren gaia: Hazparneko zapatagintzaren historia
Ikerketaren obralaria: Hazparneko Historia Batzordea
Ikerketaren xedeak
BILKETA – Egingarritasuna – Eraginkortasuna
Modalitateak:
Epe laburrean:
- Historia Batzordeak jadanik bilduak dituen dokumentuen inbentario osoa
- Bizirik diren lekukoen oroitzapenak biltzea.
- Artxibo pribatuak aurkitzea, biltzea, babesaraztea.
Epe ertainean:
- Ikerketa zabaltzea (artxibo publikoak: idazkiak, soinuak, filmak…); unibertsitatearekin harremanetan sartzea ikasleak mobilizatzeko…
- Ikerketa zabaltzea Fougères, Romans, Saint-André-de-la-Marche eta Limoges herrietara…
KONTSERBAZIOA – Zaintza
Modalitateak
Historia Batzordearen egoitzan, Eihartzean
Baionako eta Ipar Euskal Herriko Departamendu Artxibategiaren egoitzan
TRANSMISIOA – Ikerketa lana aitzinatu arau honen berri ematea jendea ohar dadin bakoitza historiaren eragile dela
Modalitateak
Nori zuzendua zaion zehaztea
- Eskolako ikasleei, gazteei
- Jende guziei
Transmisio tresnak:
- Komunikazio totemak Hazparnen
- Aldi bateko erakusketak
- Argitalpenak
- Pedagogia fitxak
- Historia Batzordean webgunearen berriz egitea
- Epe luzean, memoria horri buruzko interpretazio zentro batez gogoetatzea