Irriñoak herri-haurtzaindegia
Zure haurraren harrera
Harrera erregularra: 17 haur hartzen dituen haurtzaindegi ttipia da; 3 hilabete eta 4 urte arteko haurrek eguna familia giroan iragaten dute. Haur ttipien alorreko profesional taldeak haurren eguneroko erritmoaren beharrei ihardesten die.
Haurtzainak: 1 haur ttipien hezitzaile, 2 puerikultore laguntzaile, 5 langile Haur Ttipien Heziketa Laguntzaile LGA dutenak.
Noiztenkako harrera: 3 hilabete eta 4 urte arteko haurrentzat: 1 oreneko, 2 oreneko, etab., edo egun guziko noiztenkako harrera. Haurrak josta daitezke, jan dezakete, lo egin. Bizitza kolektiboa ikasiko dute, eta, beraz, eskolako sartzea errazago eginen zaie.
Jarduerak
Tindatzea, moldatzea, makillatzea, kozinatzea, gatz-orea…
Ipuinak, irakurraldiak, musika…
Ingurumenaren ezagutzea.
Ibilaldiak eta ateraldiak 2 urtez goitiko haurrentzat.
Idekitze tenoreak
Astelehenetik ostiralera 7:30-18:30
Zure haurraren izena emateko
hitzordua harturik edo lekuan berean Emilie HIRIGOYEN andere zuzendariarekin.
Harremana
Helbidea: Dibildos karrika, 21 – 64240 Hazparne
Telefono zenbakia : 05 59 70 26 88