Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Animaliak herrian: argibide praktikoak

zure etxe animalia eskapatu da?

Identifikatua baldin bada (tatuaia, txip elektronikoa), abisa ezazu etxe-haragijaleen identifikazio fitxategi nazionala: 09 77 40 30 77 (deia gainzergarik gabekoa da, astelehenetik ostiralera, egun guzian, 8:30etik 17:30era) edo www.i-cad.fr

Jakitekoa: I-CAD identifikazio fitxategi nazionalari lotua den FILALAPAT aplikazioak desmartxak errazten dizkizu: zure animalia galdua dela deklaratu dezakezu, komunitate guziari jakinarazi eta inprimatzeko prest den abisua sortu.

 

  • Jendarmerian eta Herriko Etxean deklara ezazu zure animalia galdu duzula.
  • Txakurtegiarekin eta inguruko aterpeekin jar zaitez harremanetan.
  • Zure marexala eta inguruko haren lankideak abisa itzazu.
  • Tokiko dendetan utz ezazu zure abisua.

animalia bat atzeman duzu?

Ez baldin badu tatuaiarik, beharbada txip elektronikoa badu. Eraman ezazu marexal baten etxera eta hark txipa aurkitzen ahalko du, txipeko argibideak irakurri eta animaliaren jabea abisatu.

Edo jar zaitez harremanetan Herriko Etxearekin, zerbitzuen irekitze tenoreetan (herrizaintza: 05.59.29.17.71 – harrera: 05.59.29.60.22)

Irekitze tenoreetatik kanpo, herriarteko TXAKURRAK txakurtegia dei dezakezu zuzenki, gure herria kide baita; ANIMAUX ASSSITANCE EUROPE animalia aterpe-pentsioa txakurtegiari lotua da.

Telefonozko harrera:
05.59.55.25.90, 9:00-12:30 eta 14:00-18:30.

Site de la fourrière intercommunaleFourrière animale Txakurrak

 

Publikoari zabalik:
ATERPEA: astelehenetik larunbatera, 14:00etatik 18:30era.

PENTSIOA ETA TXAKURTEGIA: astelehenetik larunbatera, 9:00-12:30 eta 14:00-18:30.

Animaux assistance Europe – Loustaounaou bidea, 62 – 64100 BAIONA

Herriko Etxearen eta inguruko marexalen usaiako harremanez gain, Pet alert 64 Facebook orrialdean ere abisua ezar dezakezu.

Page Facebook Pet Alert Fr 64

PET ALERT orrialdeak ez du jadanik plantan ezarriak diren bilaketa sareak ordezten, baina biziki ongi osatzen ditu.

Jar zaitez HEGALALDIArekin harremanetan; UZTARITZEN kokatua den (Arruntza auzoa, Bereterrenborda bidea) fauna basaren aldeko departamendu-elkartea da.


Tel: 05.59.43.08.51
Sakelakoa: 06.76.83.13.31

Irekitze tenoreak: neguan: 8:00-17:00 (egun guziez) / Udan: 7:00-20:00 (egun guziez)

www.hegalaldia.org

 

OHARRA: Frantzian identifikazioa nahitaezkoa da, zakurrena 1999az geroztik (4 hilabete gabe egitekoa), gatuena 2012az geroztik (7 hilabete gabe egitekoa), hudoena 2021az geroztik (7 hilabetez goitiko animaliak, 2021eko azaroaren 1az geroztik sortuak).

Itsas xerri, lapin eta txintxillena: identifikatzea gomendatua da, eta nahitaezkoa da haiekin atzerrira bidaiatuz geroz.

Papagaiena: gehienak gatibutasunean bizi diren fauna basaren parte dira, beraz, nahitaez identifikatu behar dira.

 

Etxe animalien araubideari buruz argibideak nahi baldin badituzu:

Laborantza ministerioa:

https://agriculture.gouv.fr/conseils-et-reglementation-tout-savoir-sur-les-animaux-de-compagnie

Lehiaren, kontsumoaren eta iruzurren kontrako errepresioaren zuzendaritza nagusia:

https://www.economie.gouv.fr/dgccrf/Publications/Vie-pratique/Fiches-pratiques/Animal-de-compagnie

HERRIAK BERE ENGAIAMENDUAK BETETZEN SEGITZEN DU 30 MILLIONS D’AMIS FUNDAZIOAREKIN

2017 hondarrean gure herrian hasi zen gatu herratuak esterilizatzeko kanpainak emaitza arras onak ditu: 172 animalia esterilizatu dira gaur egun (104 eme eta 68 ar) eta beren jatorrizko tokian ezarri dira berriz, 30 Millions d’Amis fundazioaren izenean animaliak tatuaiaren bidez identifikatu ondoan, eta, 2023ko urtarrilaren 1az geroztik, txip elektronikoa ere ezartzen zaie eta beharrian marka egiten.

Emeek urtean bi sabelaldi (eta batzuetan hiru) ukan ditzaketela estimatzen badugu (hipotesia “apala”) eta sabelaldi bakoitzeko bana besteko lau gatu ume ukan ditzaketela (beraz, urtean zortzi ume bana besteko), orduan, esterilizazio kanpaina horri esker 824 gatu sortzea “saihestu” dugu, jakinez urteak joatearekin eskema beraren arabera ugalduko zirela (eta hola gatuen hazkunde esponentziala gertatuko zela).

Ikuspuntu horretatik, arren esterilizatzea emeena bezain inportantea da…

Animalien ongizateaz eta herritarren lasaitasunaz axolaturik, 30 Millions d’Amis fundazioarekin partaidetzan engaiamendu hori betetzen segitzen dugu eta urte guziez esterilizazio kuota bat erdizka finantzatzen.

30 Millions d’Amis fundazioa berriz eskertzen dugu bere laguntzagatik, baita ere Hazparneko Arta Leku klinikako marexalak eta marexal laguntzaileak eginkizun horretan gure aldean parte hartzeagatik.

Argibideak ukaiteko, galdatu komunikazio zerbitzuari (05.59.29.17.75).

Gure herria ez da Frantzia mailako fenomenotik libratzen: urte guziez, gatu, zakur, gatu ume (anitz oraino amaren esnetik ari) eta zakurkume franko eremu publikoan abandonatuak dira. Herriak bere gain hartu behar ditu eta gero, gehienak Baionako Animaux Assistance Europe / Txakurrak txakurtegiak.

 

 

Berriz ere galdatzen diegu animalien jabeei beren erantzukizunak bete ditzaten eta animaliak esterilizatzea, sabelaldien emendatzea baita animalien abandonatzeko eta gaizki tratatzeko lehen arrazoia.

Zakurrak eta zakurkumeak eta zenbait gatu gazte bide bazterrean edo auzoalde urrunetan utziak dira, kartoi batzuetan, kontainerren ondoan (edo zuzenki kontainer barnean, oraindik amaren esnetik ari diren gatu umeen kasuan). Praktika horiek animalien kontrako tratu-txarrak dira, eta, ondorioz, zigorgarriak dira.

Animalia baten abandonatzea delitua da eta 45 000 €-ko isunaz eta 3 urteko presoaldiaz zigortua izan daiteke.

Agoniaren iraupenagatik animaliaren sufrimendua handitzeko intentzioarekin burutu ekintzak zirkunstantzia larrigarri bezala kontsideratzen dira: kasu horretan zigorra 4 urteko presoaldia da eta 60 000 €-ko isuna.

Azkenik, animalia bat abandonatzeagatik hil bada, egileak 5 urteko presoaldia eta 75 000 €-ko isuna arriskatzen du.

 

Argibide gehiagoren ukaiteko:

2021eko azaroaren 30eko 2021-1539. legea, animalien tratu txarraren kontra borrokatzeko eta animalien eta jendeen arteko lotura sendotzeko:

https://www.legifrance.gouv.fr

https://www.30millionsdamis.fr

https://agriculture.gouv.fr/la-sterilisation-des-chats-un-acte-de-protection

https://www.interieur.gouv.fr/contact/signaler-maltraitance-animale

 

https://identifier-mon-animal.fr

Kasu: etxe animaliak saltzea edo ematea arau zorrotzen arabera egin behar da.

Partikularrek debekatua dute gatu bat edo zakur bat emateko edo saltzeko eskaintza egitea Interneten.

https://www.i-cad.fr/articles/ceder-un-animal-vente-don

2021eko azaroaren 30ean animalien tratu txarren kontra egiteko promulgatu legeak plantan ezarri “engaiamendu eta ezagutza agiria” nahitaezkoa da etxe animalia bat ordainduz edo kitorik hartzen duen pertsona fisiko ororentzat (2022ko urriaren 1az geroztik), edo zaldi bat (2022ko abenduaren 31z geroztik).

Gai horri buruzko argibide guziak Laborantza Ministerioaren webgunean atzemanen dituzu:
https://agriculture.gouv.fr/animaux-de-compagnie-equides-tout-savoir-sur-le-certificat-dengagement-et-de-connaissance

17 higiene-postu herrian (*) 

Zakurrak herrian gurekin ibil daitezke… Baina, ardurenean, jendetasun eta higiene arauei kasurik ez da egiten eta zakur uzkinek gure herriko oinbideak zikintzen dituzte eta herritarrak trabatzen, kiski-kaskak sortuz eta elkarbizitza zailduz.

Zakur jabeek arduraz jokatzeko eta animaliak ongi hezten laguntzeko, gure herriak hamazazpi zakur higiene-postu ezarri ditu jendeen ibilaldietako usaiako lekuetan (*). Postu bakoitzean zikinak biltzeko zakutxoak eta zikinontzi bat badira.

 

(*) Herriko kirol eremua (3), Mendeala (2), HLM Puttuanea (1), Posta aitzinean (1), Lissar karrikako lorategi publikoa (3), Eihartzeko parkea (1), Harana pilota plaza (2), Zelai auzoa (1), Urkoi auzoa (1), Pilota Plaza auzoa (2).

 

Partager

Egunkari