Urtarrilaren 23an, ostiralean, 10:00etatik 15:00etara, Lanbideen eta orientazioaren foroa iraganen da Hazparneko Mendeala gelan.
Ekitaldi hori denei irekia da: lan kontratu mugatu️an edo mugagabean diren langileei, lizeokoei eta ikasleei, lan-ibilbidea aldatzen ari diren pertsonei.
Eskualdeko goi mailako irakaskuntzako ikastetxe anitz hor izanen dira, baita ere lurraldeko enpresa batzuk.
Informazioa biltzeko, trukatzeko, eta nork bere etorkizuneko proiektua eraikitzeko parada.
Partager


