Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Projet éducatif du territoire

Projet Educatif Du Territoire 2024 – 2027

L’espace famille

Portail Famille – mode d’emploi

Accéder à l’Espace Famille

 

Zure familia-ataria aldatzen da

 

INoé familia ataria kantina, eskolaldi inguru eta aisialdi zentrorako desmartxak egiteko da; orain funtzionalitate berriak baditu familien desmartxak errazteko.

 

Aplikazio berria, zuzenean informatua izateko

Orain zure “Familia ataria” smartphonerako aplikazio baten bidez eskuragarri duzu. Argibideak ukaiten ahalko dituzu denbora errealean eta errazki sartzen ahalko zara zure gune pertsonalean.

Aplikazioa kitorik telekarga dezakezu:

Playstore : INOE-CONNECT (androïd)
 
Appstore: INOE-CONNECT (apple)
 
 

Zure familia-ataria aldatzen da: zure datuak eguneratu itzazu

Hazparneko Herriko Etxearen bidez zure Familia Kozientea (FaLK edo MSA) automatikoki berreskura dezakezu zure familia gunetik. Zure egoeraren araberako prezioa aplikatuko dela segurtatzeko eta prezio goreneko faktura saihesteko, zure argibideak eguneratu itzazu. Familia kozientea automatikoki berreskuratzen da bakarrik erregimen nagusiari (FaLK) edo laborantza erregimenari (MSA) lotua bazara.

Zure datuak egunera itzazu 2026ko maiatzaren 31 gabe, kontularitza zerbitzuak datuak behar bezala sar ditzan. Informazio gisa, FaLK hartzaile zenbakiaren azken hizkia ez da beharrezkoa.

Zailtasunak badituzu edo informazio horiek ezin badituzu eman, Haurtzaroa / Gazteria zerbitzua zure laguntzeko prest dago.

 

Zure argibideak nola eguneratu 2 urratsetan

1 – “Familia” fitxa

– Hartzaile erregimena: FaLK (Erregimen nagusia) edo MSA

– Etxeko hartzailearen izena

– Etxeko hartzailearen zenbakia

2 – Buraso “hartzaileari” buruzko argibideak

Zoaz “buraso hartzailearen” fitxara.

“Familia ingurunea” fitxatik ere eskuragarri.

 

 

 

 

 

Otoi, argibide hauek sar itzazu: sortze-deitura, sorteguna, sorterria, sorlekuko COG* kodea eta sorlekua eta gero klik egizu Grabatu botoian.

 

 

 

 

 

 

 

*Nola atzeman COG kodea?

COG kodeak herri bat identifikatzen du, ez da posta kodea.
Har ezazu zure Vitale txartela eta idatzi zure 5 zifrak gizarte segurantzako zenbakiaren 4. serietik goiti.

⇐Adibidez: 1 85 05 78 006 084 36 → COG kodea 78 006 d

 

 

 

Baliabide gehigarria

Esplikatzeko bideo bat bada hemen:

 

Nola sartu harremanetan Haurtzaroa / Gazteria zerbitzuarekin

Telefono zenbakia: 05.59.70.14.82 ou 06.24.84.46.03
Helbidea: Dibildos karrika, 1

 

Egunkari

Datozen gertakari bikainak