
“Bertsolaritza, zonbait behako” erakusketa
Irailaren 2tik 19ra, Euskal kultur erakundeak bertsolaritzaren munduan murgiltzera eramaten gaituen erakusketa bat proposatuko du mediatekan, euskal kulturan oso errotuta dagoen ahozko artea. Ikus-entzunezko hainbat dokumentu azpititulatuk (erreportajeak, artxiboko irudiak eta lekukotasun zatiak), bertsolaritza ezagutzen ez dutenei ahozko arte honen ulertzeko zenbait gako eskainiko dizkie. Bertsozaleek, aldiz, lekukotasun eta artxibo-irudi arraroen ikusteko parada ukanen dute.
Ba al zenekien ? 2026ko bertsolari txapelketa nagusiko lehen froga Hazparnen jokatuko da, hain zuzen, irailaren 19an larunbatarekin ! ( Txapelketaren agenda )

