Hasparren, Hazparne, Pays Basque
Herriko elkarte eta eskola dinamismoa laguntzeko xedearekin, Hazparneko Herriko Etxeak gogoeta zabal bat abiatu du kirol eremuaren antolamendu progresiboari buruz. Hau hiru urratsetan egitea pentsatua da.
 
 
 

 

Berriki bururatu den lehen urratsean lau aldagela berri eraiki dira futbol klubarentzat, eta joan den astean estreinatu dira proiektuan parte hartu duten erakundeekin. Hasparren Football Clubaren goraldi zoragarria laguntzen du, orain 600 kide baitira, eta emazteen taldea ere etengabe garatzen ari da eta etorkizun handia du.
 
Dinamika horren segidan, bigarren urratsa agorril hastapen honetan hasiko da. Ohorezko errugbi zelai sintetikoa eginen da, 200 metroko tartanezko atletismo bidea, city park bat baita ere 3x3ko bi saskibaloi zelai. Lehenbiziko plakak pausatu dituzte andere auzapezak eta futbol, errugbi, atletismo, saskibaloi eta teniseko buruzagiek, kirol eremuko erabiltzaileak baitira.
 
 

Jendarte lotura sendotzeko, kirolaren praktika sustatzeko eta belaunaldi bakoitzari loratzeko leku berriak eskaintzeko lekuak.

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak