Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Gizarte Ekintzako Udal Zentroa

Erretretan diren pertsonen, ahalmen urriko pertsonen (Autonomiarako Norbanakoen Laguntza, Norbanakoen Ekintza Plana, Ahalmen Urrikoen Departamenduko Etxea, Laguntza Soziala, etab.) eta familia sostengu direnen (berezko laguntzaileak) laguntza soziala eta indibidualizatua.

Apairuen banaketa

Apairuak etxeetara banatzeko zerbitzua proposatua zaie Hazparnen bizi diren 60 urtez goitiko pertsonei edo 60 urtez petiko pertsonei besteen meneko direlarik aldi baterako edo betiko (pertsona ezinduak edo eriak).

Apairuak banatuak dira astelehenetik ostiralera eta larunbat, igande eta besta egunetarako apairuak ukaitea ere posible da.
Abantailazko prezioak ukaiteko parada bada baldintza batzuk betez geroz (GEUZaren laguntza).

Telealarma

Laborantza Mutualitate Sozialarekin partaidetzan, “Présence Verte” laguntza ukaiteko parada bada, abantailazko prezioan, baldintza batzuk betez geroz.

GEUZak, zerbitzu sozialekin partaidetzan, dirulaguntzak eman ditzake.

Zure irabazien arabera, kantina gastuen ordaintzeko laguntza eman dezake (Hazparnen bizi diren lehen mailako haurrendako).

Mikrokreditua:

“Mikrokreditu soziala” ukaiteko parada.

Mikrokreditu hori ukan dezakete:

  • segurtasun ezean diren langileek bizibide mugatuak dituztenean eta bankuko mailegu bat ukaiten ahal ez dutenean,
  • diru sartzeak dituzten ala ez dituzten langabetuek, banku kontu bat ukan ala ez, krediturik ukan ez dezaketenean,
  • ezbehar bat pairatu ondoan diru arazoak dituztenek,
  • irabazi apaleko erretretadunek.

Alokairu Apaleko Bizitoki galdea

Dosierrak GEUZean galda daitezke.

Talde ekintza

Zerbitzu sozialak eta karitatezko elkarteak biltzen dituen behatoki sozialaren bidez erregularki ekintzak eta lantegiak plantan ezar daitezke pertsonen beharrei ahal bezain ontsa ihardesteko.

Frantses familiaren medaila

Frantses familiaren medaila ematen da haur franko hazi edo hazten dituzten pertsonei, haien merezimenduaren omentzeko.

Gutienez lau haur hazi dituzten amek edo aitek ukan dezakete dekorazio hori, seme edo alaba gehienak 16 urte bete baldin baditu, eta herritartasun baldintza betez geroz.

Omendua izan litekeen norbait ezagutarazi nahi duten pertsonek Gizarte Ekintzako Udal Zentrora dei dezakete, ELGAR Zerbitzu Publikoen Etxera, urte zibila bururatu gabe, dosierrak abenduaren 31ko beteak eta igorriak izan daitezen.

Harremana

Helbidea: Gaskoina karrika – 64240 Hazparne
Telefono zenbakia: 05 59 70 29 07
Email: ccas@ville-hasparren.fr

Tenoreak

Astelehenetik ostiralera 9:00-12:00 eta 14:00-17:00 (hetsia asteazken arratsaldeetan)

Gizarte laguntzaile batekin biltzeko hitzordua hartu behar da.

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak