Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Aurten, maiatzaren 8ko zeremonian Ohorezko Legioko Zaldunaren ikurrak eman zaizkio Guillaume DUPUY jaunari. 

Aurten zeremoniak garrantzi berezia hartu du eta ospetsua izan da, gure herriarentzat nehoiz ikusi gabeko gertakari batek markatu baitu: Frantziako lehendakariaren dekretu bidez, haren jokamoldeak errespetua merezi duen gizon bat ohoratu da. 

Hazparnerekin lotura pertsonalak dituen Guillaume DUPUY jaunak dekorazioa ukan du “Faire face et résilience” elkarteko Pascal ROSSINI jaun lehendakariaren eskutik. 

2001ean boluntario gisa sartu ondoan, Guillaume DUPUY sarjentuburuak hogoi urte baino gehiago eman ditu gure herrikideen zaintzari eta gure baloreen defendatzeari, operazioen gertaleku zorrotzenetan. 

Libanon eta Kosovon bakea mantentzeko egin zituen lehen misioetatik eta Indar Berezietan egin interbentzio lanjerosetaraino Malin, Burkina Fason eta Saheleko zerrenda osoan, Guillaume DUPUYk beti kuraia handia erakutsi du eta etengabeko ausartzia Frantziaren zerbitzura.

Maiatzaren 8ko zeremoniak ospatzen du Aliatuen garaipena eta Bigarren Mundu Gerlaren bukaera Europan. Elhuyar kolegioko ikasleen presentziak ere indartu du zeremonia. Alabaina, haien parte hartzeak erranahi berezia eman dio memento horri, memoriaren eta transmisioaren artean. 

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak