Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Euskararen Erakunde Publikoaren «Euskaraz Lan Egin» euskara ikasteko bekaren 2024-2025eko edizioak jarraitzen du. Beka horrek, euskaraz lan egin nahi dutenen euskarazko formakuntza trinkoak diruz laguntzen ditu.

 

Bosgarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko , Euskal Autonomia Erkidean edo Nafarroako Foru Aldundian euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, lehen haurtzaroa, aisialdiak eta kirol
jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab…).

Bekak formakuntza «trinkoak», astean gutienez 30 orenekoak eta zenbait hilabete irauten dutenak
baizik ez ditu diruz laguntzen. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia
Erkidegoko edo Nafarroako Foru Aldundiko euskaltegi «trinkoetan» egin daitezke.

Izen emate txostenak 2024ko urriaren 31a aitzin itzuli behar dira, eskatu bezala osaturik. Argibide
guziak eta izen-emate txostenak EEPren www.mintzaira.fr webgunean.

 

Informazio gisa, euskaltegi batzuen zerrenda

AEK – Itxassou – www.aek.eus
tel : 05.59.64.95.10 – mail : 6h-info@aek.eus

AEK – Forua (Bizkaia) – www.aek.eus
tel : +34 648 250 172 – mail : aek@aek.eus

AEK – Arantza (Nafarroa) – www.aek.eus
tel : +34 946 464 000 – mail : udabarnetegiak@aek.eus

 

 

 

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak