
Maiatzaren 22tik ekainaren 13ra*, mediatekak eta Et’abar liburudendak Markos Gimenoren euskarazko palindromoetan oinarritutako 50 bat afixa biltzen dituen erakusketa errezibituko dute, batzuk egileak berak ilustratuak, beste batzuk euskal artista andana batek haren jenioaren omenaldi kolektibo gisa.
Erakusketaren estrena maiatzaren 22an izanen da 18:30ean mediatekan (eta 19:15ean Et’abarren), Joseba Sarrionandiaren presentzian, hark baitu ondu eta glosatu “Markos Gimenoren 101 letrakartel liburua”.
Maiatzaren 23an, larunbatez, 10:00etan, erakusketaren erdian, Joseba Sarrionandiaren obra literarioaren gainbegirada proposatuko dizuete Jon Casenave eta Txomin Heguyk, idazlearen presentzian.
Arratsean, beste animazio batek luzatuko du topaketa Ttattola gaztetxean.
Argibide gisa, ekainean idazlan tailer bat iraganen da palindromoen inguruan.
Animazio hauek HAIK Hazparne aldeko irakurle klubarekin partaidetzan antolatuak dira.
*Kasu : Zure gogo onaz eskerrak aitzinetik emanez, erakusketa ez da ikusgarri izanen maiatzaren 26an asteartearekin.