Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Maria -Ana BIDEDARAY Xokoa  

Hazparneko eremu publiko baten ohorea ukaiten duen lehenbiziko emaztea da Maria-Ana Bidegaray. Plaza hau sinboloz josia da, Gernikako haritz gaztea bertan landatu baitzen 2017an, Hazparne eta Azpeitiaren 30 urteko parekatzearen karietara. 

  

Zorte argitsu bezain eredugarria: 

1890ean sortu zen Peñako Harginaenea etxean; engaiamendu humanitario aldaezina ukan zuen, bi mundu gerlak ezagutu zituen eta Espainiako gerla zibila; bilketa eta laguntza espedizio franko antolatu zituen, ausartzia jestuak ukan preso belgikarrak edo aliatuak salbatzeraino. 

Uruguain plantatu euskal familia emigratu batekoa zen eta Montevideon Belgikako kontsul zen Raymond Janssenekin ezkondu zen; elkarrekin bost haur ukan zituzten.  

Euskal kulturaren eta euskararen aldeko bere engaiamendua jarraikia izan zen, bere aitak sortu zuen Euskal Herria sozietatearen baitan. 

1943an, erbestealdian zen Agirre lehendakariaren harrera ofiziala antolatu zuen Uruguaiko lehendakari-jauregian. 

Bigarren mundu gerla bururatzean, Eusko Jaurlaritzaren izenean Latinoamerikan errefuxiatu ziren naziak ihiztatu zituen.  

Idazlea eta kazetaria zen, euskal kultura hedatu zuen Hego Amerikako itsasbazterreraino, eta Hazparneko jatorriari leial gelditu zen. 

Elgar Oinkako dantzariek aurreskua dantzatu dute Maria-Ana Bidegaray goresteko.    

Plakaren estreinaldi ekitaldian bere arrahaur batzuk Uruguain bildu ziren memento horren partekatzeko uhin numerikoen bidez.  

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak