Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Suteen kontrako segurtasun neurrietarako ekipamenduen arauzko segimenduaren karietara, Hazparneko ur harguneak kontrolatuko dira sektoreka 2023ko abenduaren 12an, asteartean, eta 29an, ortziralean. Herriak mandatua eman dion enpresa batek ditu probak eginen.  

Beharrezko neurriak harturik ere, maniobra horiek ur edangarri sarean trabak ekar ditzakete (presioaren apaltzea, uraren koloreztatzea). Nahigabe horiek ez dute iraunen.  

Beharrez, lurralde osoan ur edangarria eta saneamendua kudeatzen duen Euskal Elkargoak seinalamenduak hartuko ditu eta beharrezko zerbitzuak igorriko ditu. Beharrez, baliabideak oro baliatuko dira nahasmenduek ahal bezain guti iraun dezaten. Zure gogo onaz eta pazientziaz milesker.  

 

Argibide gehiagoren ukaiteko, Euskal Hirigune Elkargoko Hazparnealdeko eta Bidaxuneko ur eta saneamendu zerbitzuekin sar zaitezke harremanetan:05 59 29 17 72. 

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak