Unescok Soinuaren Astea egin ondoan, departamenduko liburutegiak Soinuaren Hilabetearen lehenbiziko edizioa antolatzen du. Naturaren soinuen inguruan iraganen da, eta gure ingurumena eta bazterrak aipatuko dira. Ekitaldi hori antolatuz soinuaren inguruan, Departamendua aitzindari da Frantzia mailan. Bokalen, Ezpeletan edo Hazparnen, liburutegiak eta haien partaideak elkartu dira elkarrekin programa ezin eklektikoagoa antolatzeko.Irakurraldi akustikoak, soinu joko eta ilustrazioak, musika loaldiak… ekitaldi franko izanen da apiril osoan.
2023ko apirilaren 1etik 30era, zato departamenduaren esploratzera eta bertako naturaren soinuen ezagutzera!
Hazparneko mediatekako programa:
- Apirilaren 15a, larunbata, 10:00etan eta 11:00etan ikusgarria: Soinuen etxea ( https://hasparren.fr/evenement/la-maison-des-sons/ )
- Apirilaren 26a, asteazkena, 10:00etan ( FR ) eta 11:00etan (EUS): Hotsa eta hitza ( https://hasparren.fr/evenement/des-sons-et-des-mots/ )
Soinuaren hilabetearen egitarau osoa (64): : mois du son 2023 [ PDF 11 MB ]