Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Bere mendiko politikaren baitan, Euskal Hirigune Elkargoak, Euskal Mendiko Eskualdeko Parke Naturala aitzinetik itxuratzeko Sindikatu Mistoarekin loturan, MENDI BIZIAK proiektu-deialdia abiarazten du.

Xedea da 2027an hainbat ekitaldi agerian ematea, zeinek publiko zabalari euskal mendiko erronka eta aktibitateak deskubritzeko aukera eskaintzen baitute, eta ber denboran mendiko « praktika onen » errespetuari sentsibilizatzen, erabilera desberdinen arteko elkarbizitza ona bermatzeko.

Proiektu-deialdia helburu hauekin bat egiten duen gertakaria/ekitaldia/animazioa 2027an antolatzeko gogoa duten tokiko eragileei irekia da. Proiektu-deialdiaren baitan, partikularrak ezin dira hautatuak izan.

Hogeita hamar ekitaldi inguruk 500 €-tik 2000 €-rainoko diru-sustengua ukan dezakete, lehenesteko irizpideetan oinarrituz.

Hautagaitzen aurkezteko azken epea: 2026ko irailaren 30a.

⇒Araudi osoa eta hautagaitza-inprimakia hemen: Mendi biziak proiektu-deialdia

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak