Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Erromatar harria

Erromatarrak heldu zirenean, Garonaren ezkerreko bazterrean atzeman zuten populua Europako beste populuak eta galiarren populua ez bezalakoa zen. Erromatarrek akitaniarrak eta galiarrak bereizi zituzten, etnikoki, politikoki, linguistikoki, kulturalki eta geografikoki, ezagutzen zuten beste populu bati lotu gabe.

Akitaniarren berezitasun etnikoa ez zen hunkitua izan, Erromak kultura eta ekonomia mailan baitzuen sustut rol erabakigarria.

k. a. 10. urtean, erromatarrek Akitania Loiraraino zabaldu zuten. Baina egiazko akitaniarrek, Garonako hegoaldekoek, galdegin zuten probintzia berria jendeztatu zuten zeltetarik bereiziak izatea. Orduan sortu zen Novempopulania.

Novempopulania

30 populu galiarrak bilduak izan ziren lau, bost, bederatzi eta azkenik hamabi civitas edo komunitatetan. Horrela sortu zen K. a. 10. urtearen eta K. a. 10. urtearen artean Aquitania Novempopulana bilakatuko zena, hots, bederatzi populuen Akitania, Hazparneko harria lekuko (III. mendea). Harria Herriko Etxean ikus daiteke, hitzordua galdaturik, baina kopia bat bada eliza bazterreko aterpean.

Hau idatzia da:

Flamen item
dumvir, quæstor
pagi(que) magister,
Verus, ad august
tum legato, Mu
nere functus
pro Novem opti-
nuit populis se
jungere Gallos. Urbe redux ge-
nio pagi hanc dedicat aram.
“Apez, bai eta ere magistratu, zerga biltzaile eta pagusaren buru, Verusek, emana izan zitzaion kargua beterik, lortu zuen bederatzi populuak galiarrengandik bereiztea. Erromako herritik itzultzean, aldare hau herrialdeko jeinuari eskaintzen dio”.

 

2025eko urrian, Miosche artista bretoiak Baionako Points de Vue festibalaren karietara, fresko erraldoi bat egin zuen Novempopulaniari buruz, Hazparneko erromatar harriari aipamen eginez.

Hona irudikatu dituen pertsonaia guziei buruzko argitasunak:

 
 
 
LAKTORATEAK: Minotauro kimera, zezen-sakrifikatzaileei lotua. Leitorako aldare taurobolikoei aipamena egiten die, giristino aro aitzineko abenduaren 25ean Saturnaliak ospatzen zirenean. (Saturno planeta ageri da zezenaren buru gainean).
 
 

 
 
 
BOAITEAK: Akitaniako iparraldeko eskualdeari lotu herria (gaurko Médoc/Bordele).
Ibai-bidezko merkataritza Sanguineteko piraguetan.
Antzinaroan mundrun-produktuen industria bazela erakutsi da, baita arrantza ere.
 
 
 

 
 
ILUROTARRAK: Oloroeko eskualdea, harriaren populua. Megalitoen eraikitzailea zen, eta, freskoan nahitara egin anakronismoa ageri da: harriak tiratzen dituzten idien lepoa euskal oihal diskretu batek estaltzen du.
 
 
 

 
 
TARUSATEAK: Burua pinaburua duen laboraria, emankortasuna eta nasaitasuna sinbolizatzen ditu.
Egungo Landesetako iparraldeko zelaietan, Aire-sur-l’Adour inguruan.
 
 
 

 
 
 TARBELIARRAK: urre-bilatzaileen populua, Laminak irudikaturik: erreka bazterrean ile luzea orrazten ari da bere zango palmatuekin.
 
 
 

 
 
Sorginek BIGORRI (Bigorra) irudikatzen dute:
Obra honen elementu nagusia eta fundatzailea da, emazteen botereari omenaldi egiten baitio historian zehar. Energia zirkulu bat sortzen dute, lurrean errotu zangoen eta menditik iragaten diren indar kosmikoen arteko lotura sortuz.
Natura entzuteko beharra oroitarazten digute.
 
 
 

 
 
KONBENARRAK: Gaurko Comminges inguruko harri-pikatzaileak, Akitaniako botozko aldare gehienak egiteagatik ezagunak.
 
 
 

 
 
 
BASAJAUNA, Erromatar Inperioa baino gibelago ziren mendiko populuen arteko lotura.
 
 
 

 
 
 
CONSORANNI (Couserans), Ariègeko Pirinioetan kokatua zen populua. Hemen joaldunek irudikatzen dituzte, izpiritu gaiztoen ihiztariek; hartz-buruak erakusten ditu.
 
 
 

 
 
 
BEARNI
Tumulu-gizakia, Saliese eskualdeko gatz-bidean doa lasterka, Gaskoinia arteko zeta-bidearen gisako bide bat, galiar-erromatar garaian biziki inportantea zena, eta ehunka tumuluz josia.
 
 
 

AUSKIARRAK (Auch), Novempopulaniako erromatar hiriburua, Inperioko agente batek irudikatzen du, Hazparneko harria erakusten baitu. Bederatzi populuak ikonografiatu nahi dituen fresko honen sarbide bat da.


BASATEAK: Girondako iparraldeko artzainak, ile-larrua soinean eta zango-makolen gainean.

Nor ote da Verus, eskaintzaren egilea?

Aipatzen den lehen kargua, flamine da, kultu inperialeko apeza, beharbada Akizen edo Saint-Bertrand-de-Comminges herrian bete kargua. Duumvir (bi kidek bete kargu administratiboa) eta kuestore (zerga biltzailea) ere izan zen. Notable horrek Hazparnen hasi zukeen bere lanbidea, kantonamendu mailako ardura batekin, “magister pagi” (pagus-aren administratzailea, hots, konkista aitzineko. administrazio-lurraldearena, Erromak probintzietan atxiki zuena).

Idazkunean, “se iungere” hitzak bereizte bat izan dela adierazten duke, eta tradizionalki hiru motatakoa izan daiteke: fiskala, militarra edo probintziala. Aldarea atzeman zen garaian berean probintziala izan behar zela erran zen.

Enperadoreak “egiazko akitaniarrak” galiarrenganik arrunt bereizi zituen administratiboki, ez tokiko galde bati ihardesteko (bederatzi herrien batzea – Novempopulania), baina Dioklezianoren denborako erreforma plan zabal baten karietara (lurralde multzo handien zatitzea eta diozesen osatzea).

Erreforma horren ondotik Bederatzi Herriek bi Akitanietatik bereiz zen probintzia osatu zuten, 312ko Veronako zerrendak erakusten duen bezala (Erromako herrien zerrenda).

Ezagutuak diren historialari batzuen arabera, Verusek kargua 222/244 inguruan edo 270/274-282 inguruan bete zukeen.

Egunkari

Datozen gertakari bikainak