Ekimen eko-arduratsuak ezagut itzazue udaz ahal bezainbat gozatzeko, ingurumena ere zainduz.
TXIK TXAK garraio sareak bere udarako eskaintza zabaltzen du
Gau eta egunez dabiltzan lineak eta hondartzetara edo hiri-barneetara aise joateko bitarteko aparkalekuak ezagut itzazue. Beribila gutiago erabiltzeko aterabide praktikoak balia itzazue: hasparren.fr/bus
Ura zuhurki kudeatu
Idorte Plana susta ezazue zuen uraren kontsumoa %10ez ttipituz hemendik urte batera. Hartu beharreko jestu soilak ikas itzazue funtsezkoa den baliabide hori zaintzeko.
Le Baromètre de l’Eau
Zuen hondakinak bereizi eta agindu berriei jarraiki
Urririkako 25 hondakindegiak erabil itzazue eta etxeko estalkiei eta paperari dagozkien bereizketa aginduak kontsulta itzazue. Zuen hondakin kopurua ttipitu ezazue Euskal Hirigune Elkargoak proposatzen dituen abileziei esker. Les Déchèteries
Aktibitateak lasaitasun osoz
Itsasoan, erreka edo aintzira batean bainatu nahi duzu; mendian ibiltzeko, altxor bilaketa joko batean (geocatching) aritzeko, edo, soilik, ohiz kanpoko bideetatik paseatzeko gogorik duzu? Jestu eta ohitura onak har itzazu.
Itsasoa: https://www.communaute-paysbasque.fr/decouvrir/les-plages-du-pays-basque
Mendia: https://www.communaute-paysbasque.fr/decouvrir/la-montagne-basque/le-guide-des-bonnes-pratiques
⇒Gaia sakontzeko: Les éco gestes à adopter cet été au Pays-Basque