Edateko on den ur
Kondagailuen babesa
Instalazioeri kasu emaitea harpidedunaren ardurapean da, besteak beste neguan kondagailua hormaren kontra babestuz. Hortako sintesiazko materia batzuen, adibidez polistirenoa edo poliuretanoa, erabiltzea gomendatua da. Ez erabil bustitzen ahal diren materiak, hala nola beira-artilea, kaseta, oihala edo lastoa.
Uraren Zerbitzuak beti kondagailua so egin dezan posible izan behar da. Kondagailuen ziloaren estaliaren gainean ez da landarerik izan behar eta horma-ziloaren barnekaldea arras garbia atxiki behar da (ur-hodirat eta kondagailurat errexki hurbiltzea posible izan behar da edozoin interbentzioren egiteko).
Ur gutiago xahutu
Uraren babesteko indarrak egin ditzagun beste gisa batez erabiliz :
- Posible delarik uraren mozteko usaia hartzazue (hortzen garbitzeko denboran edo dutxa baten erdian).
- Bainu baten ordez dutxa bat hartzazue. Hain zuzen, bainu batek dutxa batek baino 3tik 5 arte aldiz gehiago kontsumitzen du.
- Tenperatura aginte bakarreko dutxulu baten erabiltzeak lehen doikuntza baten ondotik tenperatura berdin baten atxikitzea ahalbidetzen du. Dutxulua idekitzen den aldi bakotx, ura segidan tenperatura onean duzue, dutxaren tenperaturaren doitzeko denboraren eta uraren xahutzea saihestuz.
- Ikuzgailu bat ordezkatu behar baduzue, ur guti kontsumitzen duen modelo bat hauta. Xuriketen egiteko, ur gutien xahutzen duen programa hauta, bereziki arropak ez badira biziki zikinak. Horrez gain, baxeren garbitzekoa betea delarik erabiltzazue.
- Komunetan, zuen kontsumoa beheititzen ahal duzue emari aldakorra duen ur-igortzeko bat emanez (« botoin bikoitzeko » ur-igortzekoa 3L/6L).
- Isurketak xerkatu : Xortak galtzen dituen dutxulu batek urtero 35m3 ur xahutzen ditu. Oreneko 40L galtzen dituen komoitate batek deusentzat urtero 350m3 ur gastatzen ditu.
Sanoketa kolektiboa
Etzazuela zernahi bota
- tanpoinak, oihal higienikoak, xatarrak, preserbatiboak, kotoin ziriak…Ez komoitateetan bota bainan zikinuntzirat.
- Ur zikinetan ez sekulan olioa, trementina, azidoa, solbanteak, tindua, zianuroa eta sulfuroak bezalako produktu kimikorik bota.
- Eurien urak ez dira sekulan ur zikinen sarean bota behar, araztegiaren funtzionamendua trabatzen baitute.
- Uraren lotunearen egiteko kutxaren eta etxearen (barnea ere) arteko loturak, horien garbitzea egin behar duten jabearen ardurapean dira.
Sanoketa ez kolektiboa
- Tratamendu terrailaren eremua ez da mundrunez edo betoinez estalia izan behar.
- Terrailaren gainean ez da autoz iragan edo aparkatu behar, ez eta ere karga pizurik pausatu behar.
- Zuhaitz eta zuhaixkak obratik bederen 3 metrotan landatu.
- Sanoketako obrak erregularki kontrolatu.
- Ur guziendako hobi septikoa izari onekoa baldin bada, edozoin motatako desinfektatzeko produktu guziek eta sendagaien erabilpenak ez dute bere funtzionamendu ona trabatu behar.
Zuen erabilgailuak nola garbitu
|
Tresna |
Garbiketaren maiztasuna |
Nolako garbiketa |
AINTZIN-TRATAMENDUA |
Grasen untzia |
6 hilabetetik urte 1 arte |
– azaleko gizen ogiak ken |
Ur guzien hobia edo hobi septikoa |
Bederen 4 urte guziz (hobiaren erabilpenaren arabera aldakorra) |
– Hustea |
|
Aintzin-filtroa |
Bederen urtean aldi batez |
– hobian integratu aintzin-filtroentzat : puzzolana duen zarea ken (2. erregistroan) eta harriak ur gardenarekin garbi, gero zarea berriz hobian eman |
|
TRATAMENDUA |
Banaketa-erregistrora (terrailaren sartzean) |
Urtean aldi batez bederen |
– Zolan pausatu materiak ken |
Bilketa-erregistroa (terraila drenatuaren bukaeran) |
Erregularki |
– Gardena izan behar duten uren isurketa ona egiaztatu. |
|
Bukaerako erregistroa (drenatua ez den terrailaren bukaeran) |
Erregularki |
– Uren infiltrazio egokia egiaztatu : idorra izan behar da. |
|
Dispositibo baimenduak |
Erabilpen gida irakurri |
Erabilpen gida irakurri |
|
BOTATZEA |
terraila drenatuen botatzeko sistema |
Erregularki |
– Botatze hodia ez dela tapatua egiaztatu (hostoekin, adarrekin) |
|
Ponpa altsagarriak (erabilgailu batzuetan) |
Erregularki |
– Untsa funtzionatzen duela egiaztatu (eskuzko abiarazte batez) gainezka egiteko arriskuen saihesteko |
Zure erabilgailuan gerta daitezkeen arazoak
Arazoak |
Arrazoin posibleak |
Usainak bizilekuan |
– Etxeko horniduretan sifoin eskasa |
Usainak aintzin-tratamenduaren mailan |
– Aireztapenaren hodia 100 mm baino laburragoa |
Hobiaren betoinaren korrosioa |
– Bigarren aireztapena eskas edo hobiaren jalgitzean dagoen bigarren aireztapenaren eraikuntza txarra |
Aintzin-filtroa tapatua |
– Ez aski garbiketarik |
Ur zikinen bilketa hodiaren tapatzea |
– Gorputz arrotz batek edo gizen pausatze batek trabatzea |
Gizenaren kentzeko untziaren trabatzea |
– Ez huste aski eginik |
Tratamenduaren sistemako banaketa erregistroan materia batzuen pausatzea |
– Ez huste aski eginik |
Bukaerako erregitroaren trabatzea |
– Tratamendu sistema trabatua
|