Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Haurrak naturalki loratzen uzten dituzte beren ama hizkuntzan, elkartean haurtzain euskaldunak eta elebidunak baitira.
Etxean egin jokoez eta jarduerez gain, haur/haurtzain topaketak antolatuak dira.Trukaketa horiei esker eta RAFAMen bidez joan ateraldi eta ikusgarriei esker, haur ttipiek bizitza kolektiboari dastatzen dute.
Burasoek berek dute haurtzaina hautatzen.
Burasoek Pajemploi laguntza ukaiten ahal dute eta zerga murrizketa.

Beren kontu ari diren etxeko haurtzainen webgunea

Esku ttipi haurtzain etxea, onetsiak giren 3 haurtzainek atxikitzen dugun etxe bat da, Puntotea etxea, Elizaberri  auzoa, 64240 Hazparne helbidean kokatzen dena.

Haurtzaindegi hau elebiduna da: Euskara eta Frantsesa.

3 haurtzainek ber balore pedagogikoak eta helburuak ditugu:

  • haurraren garapen eta beharrei goxoki eta begi onean erantzutea
  • familiekin harreman hurbila atxikitzea haien galderei erantzunez eta burasoek guregandik igurikatzen dutena betez.

Esku ttipin, haurrak loratzen dira eta elgarrekin bizitzen ikasten dute, familia batean bezala. Xokoak adinka antolatuak dira eta haur bakotxa bere beharren arabera eta bere erritmoa segituz aitzinatzen eta garatzen da,  haurtzainengandik behar duten afekzioa eta sekuritatea atxemanez.

Errezebitze gaitasuna

Gehienik 12  haur errezebitzen ahal ditugu, astelehenetik ostiralera, goizeko 7ak30 tatik atsaldeko 6etara.

Harrera baldintzak

Buraso enplegatzaileen beharren arabera eta haurtzainen disponibilitateen arabera, haurrak denbora osoz ala denbora partzialean errezebitzen ditugu.

Kontaktua

Telefono zenakia : 09 81 37 78 52
Telefono zenakia (Kattin) : 06 89 84 70 06
Telefono zenakia (Marina) : 07 83 07 81 27
Telefono zenakia (Sylvie) : 06 01 30 63 42
Email : eskuttipi@gmail.com

Bisita ezazu Esku Ttipi haurtzain etxearen Facebook orrialdea

12 haurrendako tokia bada haurtzain etxean, 7:30etik 18:30era

Contact

Helbidea : Hazketa auzoa
Telefono zenbakia : 06 73 79 98 27
Emailmamlesptitsaventuriers64@gmail.com

Bisita ezazu Les P’tits Aventuriers haurtzain etxearen Facebook orrialdea

Partager

Egunkari