Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Jondoni Joane Batista elizaren aurkezpena

Eraikitzea : XVIe siècle
Handitzea : Vers 1661
Berrantolaketa : XIXe siècle
Galerien eraikitzea : 1858 / 1859
Berreraikitzea : 1879 / 1883
Kontsakrazioa : 1886
Sortzaileak : J.B. Perini, Charles Besoin, Émile Doyère arkitetoak

Jondoni Joaneri eskaini eliza

Hazparneko parrokiako eliza Jondoni Joane Batistari eskainia da; XVI. mendean eraiki zen eta aldare nagusiaren oinarrian erromatar idazkun inportante bat bada.

Hasparren : Église Saint-Jean-Baptiste

Elizaren historia

1661ean, eliza ttipiegia zen beti eta gehiago ziren fededunen hartzeko. Beraz, eliza handitzeko antolaketak hasi ziren.

Berrikuntza eta eraikuntza franko egin ziren XIX. mendean. 1835ean hasi ziren: korua, absidea eta kaperak eraiki ziren. Obrak J.B. Perini arkitektoak egin zituen. Euskal arkitekturan ohikoak diren zurezko galeriak eraiki zituen Charles Besoin arkitektoak 1858. eta 1859. urteetan.

Eraikina egoera txarrean zen eta osoki berriz eraiki behar izan zen. Émile Doyère arkitektoak 1877an proposatu proiektua bi urte berantago abiatu zuen Saint-Martin Harotxena enpresaburuak, eta obrak 1879an bururatu ziren. Eliza berria Ducellier apezpikuak kontsakratu zuen 1886an.

Hazparneko Jondoni Joane Batista elizako apaindurak oraino XIX. mendeko berreraikuntzakoak dira. Charles-François Champigneullek berinateak egin zituen 1882an eta Léon Bonnaten ikaslea zen Daniel Saubèsek absideko gangan margolana egin zuen 1895ean. Gaur egun Ipar Euskal Herriko eliza handienetarik da.

Jondoni Joane Batista elizako galeria

Jondoni Joane Batista elizan galeriak badira bi estaitan, zurean zizelkatuak.

Euskal Herriko elizetan galeria estaia bat edo gehiago bada, nabearen gainaldean, eta tradizioz gizonak ziren igaten meza denboran, emazteek eta haurrek beherean zuten lekua.

Jondoni Joane Batista eliza XVI. mendekoa da, bizkitartean XIX. mendean birmoldaketa franko egin ziren. Beraz, oraingo galeriak 1858 eta 1859koak dira, Charles Besoin arkitektoak eginak.

Jondoni Joane Batista eliza biziki zabala da, 1 800 fededun har ditzake.

Hasparren : L’église Saint-Jean-Baptiste

Kokatu Jondoni Joane Batista eliza

Partager

Egunkari