Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Sortzez hazpandarra zen Jean Larralde, teologiako ikasketak eginik Bordeleko Unibertsitatean, Sarako Jondoni Martine elizan apez izendatu zuen Olce Baionako apezpikuak 1678an.

Kanporatua izan zen apez batek arazoak sortu zizkion bere ministerioan, eta fededunek geldi-geldia egiten zizkioten jukutriengatik saratarrez urrundu zen Hazparnera itzultzeko.

Eta plazatik eta parrokiako elizatik urrunago zen Hazparneko auzo batean, Trinitate Sainduaren kapera eraikiarazi zuen, 1687an benedikatua izan zena. Larralde han ehortzi zuten 1706an.

Gaur egun oraino han da eginarazi zuen erretaula ezin ederragoa.

Elizaberri auzoan

Kokatu Trinitate Sainduaren kapera

Partager

Egunkari