Maiatzaren 19tik 28ra, Hazparneko Herriko Etxeak desafio bat altxatzera gonbidatzen zaitu.
Familiak, eskolak eta aisialdi zentroa inplikatuz, desafio kolektibo horrek trukaden, jokoen eta sormenaren plazerari berriz dastatzeko parada emanen du.
Programa aberatsa eta aniztuna
Adin eta gustu guzietako izanen da!
10 egun horietan jarduera eta ateraldi franko proposatuko dituzte elkarteek eta Haur eta Gazte Zerbitzuak.
Programan:
🎨 Altxor ihizia eta pista-jokoa
🏃 Kirol animazioak
🌳 Ibilaldiak eta Familien Desafioa
📚 Atsedenaldiak eta partekatze mementoak

Adin guziei egokitu jarduerak antolatuak dira egun guzian zehar: sorkuntza-tailerrak, joko kolektiboak, irakurketa-mementoak, kirol desafioak edo atsedenaldiak.
🌿 Bakoitza jarduerez balia daiteke libroki: ibilaldiak, mediateka, kirol ekipamenduak edo liburu-kutxa.
🎯 Memento nagusiek erritmoa emanen diete bi aste horiei, hala nolaBihotz Sakratuaren Kapera bisitatzenahalko da, animazioak izanen diramediatekan, altxor ihizia oihanean, alimaleko desafioa Santa Terexa eskolan,tailerrak Uhaldia etxaldean, yoga saioak, eta beste.
⚽ Tokiko elkarteek eta egiturek ere kirol jarduera eta aisialdi anitz proposatzen dituzte:futbola, errugbia, saskibaloia, birlak, tai-chi, jostatzeko guneak…
🌞 Josta Leku aisialdi zentroak ere programa berezi bat apailatu du. Hemen ikus ezazu
Maiatzaren 24a, igandea: Familien Desafioa
“10 egun pantailarik gabe” desafioaren karietara, igandean egun goxo bat proposatua zaie familiei. Jean Verdun eskolan eta Ikastolan gaindi ibiltzeko parada, desafio irrigarriz bete ibilbidean zehar: mugitzea, jostatzea, esploratzea… eta oroitzea abentura hasten dela pantailak pausatzen direnean! Desafio multzo bat izanen da bi eskoletan gaindi, Jean Verdun eskolako eta ikastolako burasoen elkarteak antolaturik.
Izen ematea nahitaezkoa da: HEMEN
Maiatzaren 19tik 28ra, dena itzaltzen dugu… elkarri hobeki konektatzeko.
2026 – 10 jours sans écrans EUSKARA

