Declics Elikadura erronka, zer da ?
6 astez desafio batekin asteka, zure aurrekondua emendatu gabe, lekuko eta sasoineko elikadura sano baten ukaiteko ohidura onak aplikatzen dituzu !
Nola ?
- Aste guziz, animazio talde dinamiko batek laguntzen zaitu, bere kontseilu hoberenak emaiten dizkizu desafioen gainditzeko eta erronkaren irabazteko ;
- Urratsez urrats zure usaien bilakaera eta zure emaitzen aitzinatzea segitzen dituzu « Déclics » plataforman ;
- Informazio gutunak eskuratzen dituzu eta sarean diren baliabideak esku dituzu ;
- Tailerra, trukaketa eta deskubritze denboraldietan parte hartzen duzu ;
- Erronka, taldean bizi duzu: trukaketa, sustengua eta motibazioa ! Talde hoberenak saristatuak dira.
Ingurumenerako Iniziatiba Zentro Iraunkorrak, Euskal Hirigune Elkargoaren sustenguarekin erronka animatzen du.
Norendako ?
Hiriguneko 158 herrietako biztanle guziei idekirik da, bakarrik edo taldean (familian, lagunekin, auzoekin, lankideekin, bizi lagunekin…).
Baldintza teknikoak: ordenagailua, internet konexioa eta helbide elektronikoa ukan.
Noiz ?
⇒2024ko apirilaren 29tik ekainaren 24ra larunbatez
Izen emaiteko azken epea: 2024eko apirilaren 29a
Informazio gehiagorentzat eta izena emaiteko:
Laurence Goyeneche (CPIE Pays Basque) : defifamilles.paysbasque@cpiepaysbasque.fr – 05.59.37.47.20
Laurence Elicetche (CPIE littoral basque) : lelicetche@hendaye.com – 07.66.03.46.47
Partager