
Martxoaren 7an, larunbatez, HAIK, Hazparne Aldeko Irakurketa Klubak, “literatur maratoia” proposatzen dizu Korrika kulturala kari : hiru hitzordu, hiru gune, Iparraldeko literaturaz gozatzeko !
Horra egunaren egitaraua eta lehen geldialdia mediatekan iraganen da !
Piarres Larzabalen Bordaxuri obra nagusian oinarrituz, bere antzerki idazketaren ibilbidearen inguruan kalakaldia, obraren zati batzuen irakurketa, kantu bat edo beste… Jon Casenave eta Txomin Heguy kudeatzaile.
“Biharraren hegietan” (Maddi Sarasua Laskarai), “Lur ilaunduan loreak” eta “Lorratzak” (Txomin Heguy) liburuen zati hautatuak, idazleek emanik edota kantaturik (Liburuen argitaletxea: Maiatz). Tarteka kantari-musikari : Pantxix Bidart.
3 emazte idazleren (Jone Bordato, Maialen Hegi-Luku, Maddi Zubeldia) eta 3 gizon idazleren (Eneko Bidegain, Amaiur Epher, Xan Idiart) idazlanetatik hartu zati hautatu batzuen irakurketa publikoa. Irakurle : Antton Castoreo, Txomin Heguy, Janine Urruty. Tarteka kantari-musikari: Maialen Alfaro eta Bixente Junca.