Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Bio-hondakinen bereizketa:denen esku !

Lurraldean, bazkari ondarrek, xurikinek edo sukaldeko beste hondakin biodegradagarriek oraindik etxe-hondakinen heren bat osatzen dute, hala nola 83 kilo/urte/herritar

2024ko otsailaren leheneko, legeztapenak herritar guziek bio-hondakinak oinarritik bereizteko aterabide praktikoak ukanen dituztela aurreikusten du.


Ipar Euskal Herrian, elkargoek aspalditik banatzen dituzte herritarreei etxeko konpostagailuak eta zizare-konpostagailuak eta bide beretik, eraikin peko konpostagailuak plantan ezartzea laguntzen dute. Hurbileko ahalbide hauek legeztapenaren helburueri erantzuten die materia organikoak konposta gisa naturalki bilakaaraziz, lurrari itzuliz lurrak emandakoa, bertutezko ziklo bat osatuz.
Gaur egun, etxean zein etxebizitzan bizi, hirian edo baserrialdean, bio-hondakinen bereizteko posibilitateak badira .
Konpostatze aukera hauen aurkitzeko edo informazio gehiagorentzat:

 

Zer ote da bio-hondakin bat ?

Ingurumen kodeko L. 541-21-1 artikuluak bio-hondakinei definizio hau emaiten die : “Baratze edo parkeetako lanjerik gabeko hondakinak, etxeetako sukalde edo janari hondakinak, bulegoetako, ostatuetako, xehekako edo handikako merkataritzako, jantegietako, janari-prestatzaileen eta janaria transformatzen duten lantegietako hondakinak mota berekoak dira.”

Zer dio legeztapenak?

Janari xahutzearen aurka eta ekonomia zirkularraren alde dagokion 2020ko urtarrilaren 20ko 2020-105 legearen arabera (AGEC legea), oinarriko bereizketaren orokortzea Frantziako hondakin ekoizle guzientzat (elkargo eta administrazioak, etxebizitzak, profesionalak…), 2024ko urtarrilaren 1eko aurreikusia da.

Pour plus d’informations et allez plus loin : 

Contact : Mattin Petrissans06.79.34.27.57

 

Partager

Egunkari