Hasparren, Hazparne, Pays Basque

Hazparnen, ekainaren lehen asteburua izanen da joko olinpikoetako elbarrituen arteko kirolak ezagutzeko aukera, “Jokoetarako bidean” ekintzaren bidez. Denok elkarrekin 2024rako!

 

Ostiralean, bizitzari buruzko gogoeta

Ekainaren 2an, ostirala, 20:00etan, elbarrituak diren hiru surflariren balentriak (Eric Dargent, Benoit Moreau, Jérôme Bonelli) argitan ezarriko dituen zinemaldi-eztabaida bat antolatua izanen da Haritz Barne zinema gelan.

Michel Garciaren “ORA” dokumental hunkigarriak kirolari haien mundura eramanen gaitu eta haien bizitza abentura harrigarrian murgilduko. Surfaren bidez, atleta horiek oztopoak gainditzea, berriz altxatzea eta guziz bizitzeko indarra berreskuratzea lortu dute.

Emanaldiaren ondotik, Elur Alberdi, Benoit Moreau, para-surflaria eta Nicolas Bachoffer, para-triatletarekin trukatzen ahalko duzue.

 

Emanaldiari buruzko xehetasunak:

  • Dohainik
  • 20:00etan hasiko
  • 108 leku
  • Jatekoa lekuan bertan, HACen eskutik

 

Larunbatean, Joko paralinpikoen munduan murgildu

Kirol olinpikoetan lehen irakaspenak, denentzat

Egun osoan zehar, gure jarduerak lehen irakaspen moduan proposatuak izanen zaizkizue eta urritasunik gabekoendako eta elbarrituendako deklinatuak. Jakin-min handikoek kirola elbarritu egoeran bizitzeko tailer egokituak saiatzen ahalko dituzte.

⇒Egitaraua: 

  • Soinketa – Soinketa ibilbide bat begiak estalirik, Jauzika Gym Hasparren elkartearen eskutik
  • Mahai tenisa – gurpil aulki gaineko iniziazioa, Mahain Joko Hasparren elkartearen eskutik
  • Arku jaurtiketa – denentzat, Archers de la Humade elkartearen eskutik
  • HFC Zango baloia – itsuen arteko zango baloia eta tiroketa, Hasparren Football Club elkartearen eskutik
  • Igeriketa – igeriketa eskuak/oinak loturik edo itsu moduan, Igerikatzea Natation Hasparren elkartearen eskutik
  • Tenisa – gurpil aulki gaineko iniziazioa, Tennis Club Hasparren elkartearen eskutik
  • Saskibaloia – gurpil aulki gaineko iniziazioa, Hasparren Basket Club Zarean elkartearen eskutik
  • Bizikleta – egokitua, Itzul ta zapa elkartearen eskutik
  • Atletismoa – iniziazioa begiak estalirik, Urtxintxak Hasparren Athlétisme elkartearen eskutik
  • Boccia / Ufatutua Los Sautrapats elkartearen eskutik

 

Gure txapeldunekin

12:00etan, Soinubila musika eskolak sariak emateko zeremonia alaituko du. Nazioarteko txapeldun medailatuak, frantsesak eta kirolean etorkizun ederra dutenak hor izanen dira haien esperientzia partekatzeko. “Handi-valide” labela duten klubak ere ohoretan izanen dira, kirolean inklusioaren garrantziaren lekuko. Une paregabea atleta inspiragarriekin topatzeko eta kirolean nork bere mugak gainditzea goresteko. 

 

 

“Joko olinpikoetatik kanpoko” jarduerak


Joko olinpikoetatik haratago, zatozte jarduera ugari ezagutzera! Olinpismoari buruzko erakusketa bat ikusi, haurrendako galdetegiekin jolastu edota zuen sormena ibiltzen utzi gure arte tailerren denboran! Familia osoa libertitzekoa, kirolariak ez direnak barne.

 

Partager

Egunkari

Datozen gertakari bikainak