Hasparren, Hazparne, Pays Basque
Loading Ekitaldiak

Eguberriko Kontzertuak

20 Décembre 2023

Soinubilak gonbidatzen zaituzte abenduaren 20an, asteazkenean, eskeiniko ditugun Eguberriko kontzertuetara.

Bertako eta atzerriko kantu eta musikez osaturiko egitarau eder bat proposatzen dizuegu, arratsaldea festa giroan ospatzeko:

  • 16h00 Gure zeharkako flauta, biolin eta gitarra jotzaile gazteenen eskutik entzunaldia Pierre Espil Mediatekan.
  • 17h00 Soinubilako txistulari, gaitero eta trikitilariekin kalejira hazparneko karriketan, Elgar Zentrutik abiaturik Bihotz Sakratuaren kaperara.
  • 18h00 Kontzertua Bihoitz Sakratuaren kaperan, kantuez gain, tronpeta, zeharkako flauta, pianoa, gitarra eta trikitixez osaturiko taldeak entzuteko aukera bikaina izango dugu.

Etor zaitezte zuen lagun eta familiekin momentu goxo bat pasatzera neguko kantu eta soinuekin !

Partager

Share This Event

  • This event has passed.

Datak

Date:
Asteazkena 20 Décembre 2023
Time:
15:30 - 19:00
Event Kategoria:

Helbidea

Médiathèque + Chapelle Sacré Coeur

Antolatzaile

Soinubila

Egunkari

Datozen gertakari bikainak