Herriko helbideratzea bururatua da. Euskal Hirigune Elkargoaren laguntza teknikoarekin egin da, bereziki etxe bakoitzaren zenbakitzea.
Bide izen guziak eguneratzen ari dira argibide-sistemetan (Posta, su-hiltzaileak, SAMU, kadastra, etab.).
Laster, herritarrek beren helbidea atzematen ahalko dute smartphonean. Herriko jaun polizia etxe guzietan pasatuko da, auzoz auzo, maiatzetik ekain bukaera arte, helbide berria jakinarazten duen dokumentua banatzeko.
Herritarrek beharko dute beren helbidea eguneratu dokumentu ofizialetan, baita ere erakunde guzietan: zerga zerbitzuak, ura, elektrizitatea, gasa, internet, EALK, FaLK, etab.
Herriko bide bakoitzaren bide-seinaleak ekainean ezarriko dira, eta etxeetako zenbakiak denbora berean banatuko dira. Herritar bakoitzak zenbakia etxe aitzinean beharko du ezarri, ontsa ikusteko gisan. Etxekoak ez baldin badira hor banaketa egiten den mementoan, zenbakia gutun-ontzian utziko da.
⇒Argibide gehiagoren ukaiteko: adressage@ville-hasparren.fr
INFORMAZIO GISA:
Helbideratzea zenbakitze metrikoaren arabera finkatua da, zenbakitze sekuentziala baino zehatzagoa baita.
Alabaina, zenbakitze sekuentzialean, zenbakiak bitik bira doaz, bikoitiak errepidearen alde batean, bakoitiak beste aldean, batak besteen segidan. Baina arazoa gertatzen zen etxe berri bat eraikitzen zelarik jadanik zenbakituak ziren beste biren artean: “bis” edo “ter” erabiltzen zen orduan zenbaki berarentzat, eta helbideak nahas zitezkeen.
Zenbakitze metrikoa hirigintza aldaketei egokituagoa da:
- eman zenbakia bidearen hastapenaren eta dagokion etxearen arteko distantziaren araberakoa da, metrotan adierazia.
- Zenbaki berriak sar daitezke artean, dagoen zenbaki sistema aldatu gabe, eta “bis” edo “ter” zenbakirik sortu gabe.
- Zenbakitzea bikoitia da eskuinean eta bakoitia ezkerrean, handituz joaten diren zenbakien norabidean.